Recetas:

Zerba gainerreak
Orri-mamiak urdaiazpiko eta gaztaz beteta
Zerbak patata eta azenarioekin
Ziazerba eta muskuilu quiche

Zerba

Ficha Técnica

Izena / latin


Zerba / Beta vulgaris var. cicla



Motak

Hauek dira ezagunenak:

  • Lyongo horia: hosto handi, berde eta izurtuak ditu, eta bere orri-mamiak zuriak eta zabalak dira.

  • Bressane: hosto kizkurragoa du, bere kolore berdea ilunagoa da eta orri-mamiak zuriak eta zabalak dira.

  • Carde Blanche: bere jatorria Frantzian kokatzen da, eta hainbat koloretako orri-mamiak izan ditzake, hala nola gorriak, laranjak edo horiak.

  • Geneva, Neguko erregea edo Lucullus: hostoak kizkurtuta eta berde-horixkak ditu.

  • Ruby, Borgoina, Ostadar: orri-mami lodia du eta gorrixka kolorekoak dira.



Jatorria

Zerba Amarantazeoen familiatik datorren landarea da, ziazerbak edo erremolatxa bezala. Jatorriz Europakoa eta Afrikakoa da, zehazki Mediterraneoko eremu epeletakoa, baina gaur egun Asian eta Amerikan ere landu ohi da. Gainera, XVI. mendetik landatzen diren kolorezko zerba mota batzuk berreskuratzen ari dira. Espainia, Italia, Alemania, Belgika, Herbehereak, Estatu Batuak eta Kanada dira zerba gehien landatzen dituzten herrialdeak.



Nutrizio-balioa eta propietateak


Barazki hau oso interesgarria da argaldu nahi baduzu, kaloria gutxi ematen baititu. %90-a baino gehiago ura da eta 100 gramoko 25 kilokaloria inguru ematen ditu. Bitamina eta mineral ugari ere baditu, hala nola folatoak, betakarotenoa, potasioa, magnesioa, sodioa, kaltzioa, burdina, iodoa… A bitaminan aberatsa da, larruazalerako, ikusmenerako, ilerako, hezurretarako eta sistema immunologikorako oso garrantzitsua dena. A bitamina horrek propietate antioxidatzaileak ere baditu, eta, beraz, infekzioen eta endekapenezko gaixotasunen aurka babestuko gaitu.



Sukaldaritza erabilerak. Zer egin zerbekin


Egostea da ohikoena, baina lehendabizi orri-mamiak prestatzea gomendatzen da, egosketa erdian hostoak sartuz. Horrela, hostoak egosiegi eta bigunegi geratzea saihesten dugu.


Zerbak gordinik jan daitezke, entsaladetan adibidez, horrela haien mantenugaiak gehiago aprobetxatuz. Egosita edo lurrunetan kozinatuta ere presta ditzakegu, eta erregosiak, frijituak edo arrautza-irinetan oso goxo daude.



Zerbak nola gorde


Zerbak hosto leun eta distiratsuak izan behar ditu, eta orri-mamiak kurruskariak eta gogorrak izan behar dira. Oso galkorrak dira, eta poltsa baten barruan hozkailuan sartuta da haiek kontserbatzeko modurik onena. 


Izoztu ere egin daitezke, baina horretarako 2 edo 3 minutuz ur irakinetan galdarraztatzea eta ondoren izotzarekin hoztea da onena.



Bere sasoirik onena


Zerba neguko barazkia da.



Bitxikeriak


  • Zerba egosia osagarri dietetiko gisa erabiltzen da, gaixotasun hepatikoen edo behazun-bideetako gaixotasunen kasuan (gibela edo besikula nagiak, gibeleko gutxiegitasuna).

  • Jatorriz Europako kostaldeko eskualdeetakoa den arren, arabiarrek K.a. 600. urtean hasi ziren landatzen. 

×
ACEPTAR