Zerba gainerreak
Elaborazioa
1. PausoaZerbak ondo garbitu eta zatitu. 2. PausoaPatatak zuritu. 3. PausoaEltze batean zerbak irakiten jarri eta patatak haien gainean ipini, ondoren ondo atera ahal izateko. Nik eltzean ur gutxi jartzen dut, 8-10 minutuz utziz. Gero, sua kendu eta balbula jaisten uzten dut. Kazola arrunt batean ere irakin daitezke.
4. Pausoa Patatak iturri batera atera eta sardexka batekin zapaldu, patata-purea egiteko (nik gurin, esne, gatz eta intxaur muskatu pixka bat jartzen dut). 5. Pausoa Zerbak xukagailu batean ondo xukatu. 6. Pausoa Zartagin batean txikitutako baratxuriak frijitzen jarri eta, gorrituta daudenean, ondo xukatutako zerbak bota. Ondo nahastu. 7. Pausoa Zartagina labean sartu ezin bada edo ez baduzu gratinatu nahi, purea zuzenean zerben gainean bota. Bestela, zerbak labeko beste ontzi batera aldatu beharko dituzu, eta gero purea gainetik bota.
8. Pausoa Gainerretzeko balio duen gazta pixka bat jarri (gustuko duzuna). 9. Pausoa Gainerretu. Eta kito! Ezin hobeto jan daitezke gratinatu gabe, goxo-goxoak baitdaude.