Ingredientes:

8 zerba-hosto (osorik)

4 patata ertain

Gurin pixka bat eta esne zorrotada bat (patata-purea egiteko)

Baratxuria

Oliba-olioa

Zerba gainerreak

Elaborazioa

  • Zerbak ondo garbitu eta zatitu.

  • Patatak zuritu.

  • Eltze batean zerbak irakiten jarri eta patatak haien gainean ipini, ondoren ondo atera ahal izateko. Nik eltzean ur gutxi jartzen dut, 8-10 minutuz utziz. Gero, sua kendu eta balbula jaisten uzten dut. Kazola arrunt batean ere irakin daitezke.

  • Patatak iturri batera atera eta sardexka batekin zapaldu, patata-purea egiteko (nik gurin, esne, gatz eta intxaur muskatu pixka bat jartzen ditut).

  • Zerbak xukagailu batean ondo xukatu.

  • Zartagin batean txikitutako baratxuriak frijitzen jarri eta, gorrituta daudenean, ondo xukatutako zerbak bota. Ondo nahastu.

  • Zartagina labean sartu ezin bada edo ez baduzu gratinatu nahi, purea zuzenean zerben gainean bota. Bestela, zerbak labeko beste ontzi batera aldatu beharko dituzu, eta gero purea gainetik bota.

  • Gainerretzeko balio duen gazta pixka bat jarri (gustuko duzuna).

  • Gainerretu.

    Eta kito! Ezin hobeto jan daitezke gratinatu gabe, goxo-goxoak baitaude. 




×
ACEPTAR