400 g almendra heldugabe edo 200 g arbendol zuritu
Arbendol mingots 1
Mahats zuri mordo 1
Baratxuri ale 1
50 g ogi-mami kandeal
Ura
Xerezko ozpina
Oliba-olioa
Baratxuri zuria mahatsekin
Elaborazioa
1. Pausoa
Ogi-mamia katilu handi batean jarri. Ur hotza bota eta beratzen utzi.
2. Pausoa
Arbendol guztiak, mingotsa barne, ur irakina duen kazola batean pare bat minutuz galdarraztatu eta azala kendu.
3. Pausoa
Katilu batean arbendolak, zuritutako baratxuri-alea eta xukatutako ogia jarri. Ur zorrotada bat bota eta irabiagailuarekin birrindu. Hozkailuan sartu, zerbitzatzeko orduan fresko egon dadin.
4. Pausoa
Mahatsa garbitu eta aleak bereizi. Zerbitzatu aurretik baratxuri zuria hozkailutik atera, eta olio zorrotada bat, ozpin zorrotada bat eta gatz pixka bat gehitu.
Baratxuri zuria mahatsekin batera plater batean zerbitzatu.
Aholkua
Gogoratu baratxuri zuria hotz-hotz zerbitzatzeaz. Lodiegia atera zaizula ikusten baduzu, gehitu ur hotz pixka bat gehiago.
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación. Si continuas navegando entendemos que estás de acuerdo con su utilización.
Leer más.Política de Privacidad