Ingredientes:

700 g ziazerba

Tipula handi 1

60 g gazta birrindu

30 g ogi birrindu

Arrautza 1

100 g arroza egosi

Tomate saltsa

Oliba-olioa

Gatza

Arroza- eta ziazerba-bolak

Elaborazioa


  • Ondo xehatuta dagoen tipula oliba-oliotan sueztitu, gatz pixka batekin.


  • Ziazerba garbiak gehitu eta haien likidoaren kantitate handi bat galdu arte sueztitu. Labea piztuko dugu, berotzen joan dadin.

  • Sutik kendu eta gaztarekin, ogiarekin, arrautzarekin eta arrozarekin nahastu; nahasketarekin hamabi bat bola egingo ditugu.


  • Labe-iturri bat prestatuko dugu. Lehenik, oinarria saltsarekin estali eta ziazerba-bolak gainean jarriko ditugu. 200ºC-tan 25-30 minutuz laberatu.


  • Azkenik, zerbitzatzean, xehatuta dagoen albaka pixka bat gainetik gehitu behar diogu.


On Egin!

×
ACEPTAR