Ingredientes:

4 pertsona 


4 orburu

Baratxuri ale 1

Limoi 1

Behar den gurina 

Oliba-olioa, beharrezkoa dena

Gatza eta piperbeltza, gustura 

Orburua plantxan

Elaborazioa 


1. Pausoa 


Orburuak irakin, garrantzitua da ur-irakinetan jartzea (inoiz ez hotz) eta behar adina gatz botatzea. Labana batekin goiko aldean ukitzean (buztana egongo litzatekeen lekuan) erresistentzia gutxirekin sartu arte kozinatzen ditugu, baina oraindik ere nolabaiteko irmotasuna sentitu behar dugu. 

2. Pausoa 

Bere puntuan daudenean, izotz-ura duen ontzi batera berehala pasatuko dugu, egosketa mozteko. Xukatu eta erditik ebakiko dugu. 

3. Pausoa 

Orburuaren bihotzak garbitu, dituzten harizpiak aterata, iletxo moduko horiek oso desatseginak baitira ahoan. 

4. Pausoa 

Zartagin bero batean gurin puska eder bat, oliba-olio zurrustada bat eta orburuak, buruz behera, jarriko ditugu. Horiek pixka bat gorritu arte kozinatzen utziko ditugu.

5. Pausoa 

Kolore pixka bat lortzen dutenean, baratxuria fin-fin moztuta, limoi baten birrindura, limoi erdi baten zukua, gatza eta piperbeltza gehituko dizkiegu. Baratxuria pixka bat gorritu arte itxarongo dugu eta zartaginean dagoen zuku guztia orburu bakoitzean sartzen dela ziurtatu behar gara, bakoitzaren gainean koilara batekin botaz. 

6. Pausoa 

Baratxuriak kolore pixka bat hartzen dutenean, limoi fresko tanta batzuk jarriko dizkiegu, eta sua itzaliko dugu. 

Atera eta zerbitzatu!


×
ACEPTAR