Alberjiniak garbitu, erditik moztu eta haragiaren azala ukitu gabe ebaki batzuk egin.
2. Pausoa
Laberako egokia den iturri batean jarri, ondu, olio pixka batekin ureztatu, eta 200ºC-tan 20 minutuz erre. Alberjiniak eginda daudenean, kendu haragia kontuz eta xehatu.
3. Pausoa
Barazkiak fin-fin xehatu (tipula, baratxuri hortz bat eta piperrak), eta olioa duen zartagin batean bigundu. Ondo bigunduta dagoenean, gehitu gatzpipertuta dagoen txahal haragia eta laburki kozinatu. Alberjinien haragia gehitu, perrexil hautsa bota eta ondo nahastu.
4. Pausoa
Bexamelarentzat, kazola batean olio pixka bat jarri, irina gehitu eta laburki sueztitu. Irabiatzeari utzi gabe, pixkanaka esnea bota, loditu arte, eta ondu.
5. Pausoa
Alberjiniak fartsarekin bete eta bexamelarekin estali. Bakoitza gazta xerrarekin estali eta labean gratinatu.
Aholkua
Bexamelean pikorrak ateratzeko arriskua saihestu nahi bada, irinari gehitu aurretik esnea berotu. Beste abantaila bat da denbora gutxiago beharko duela saltsa egiteko.
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación. Si continuas navegando entendemos que estás de acuerdo con su utilización.
Leer más.Política de Privacidad