Ingredientes:

Azaburu edo aza 1

3 patata

2 azenario

2 baratxuri ale

6 ñora

Almendra eskukada 1

Ura

Olio estra birjina

Gatza

Piperrauts koilaratxo 1

Aza patata eta azenarioarekin

Elaborazioa


  • Ñorak ur epela duen ontzi batean jarri. Patatak eta azenarioak garbitu, zuritu eta zatitu, eta aza zerrendatan moztu.

  • Ur irakina eta gatza dituen lapiko batean barazki guztiak jarri eta 20 minutuz egosi, su leunean. Egosterakoan, azaren usain izugarri desatsegina saihesteko, saiatu ozpinean bustitako ogi zati batekin batera egosten.

  • Barazkiak egosten doazen bitartean, baratxuria eta almendrak xaflatan moztu, eta gorritu dena zartaginean, olio tanta batzuekin.


  • Gorrituta dagoenean, gehitu ñoretako haragia, beratzen zeuden ñoretatik laban batekin kenduko duguna, eta gehitu piperrauts koilaratxo bi. Ondo salteatu eta barazkiak egosita daudenean, iturri batean dena nahastuko dugu. Jatera!



×
ACEPTAR