Batata bolatxoak gaztarekin
Elaborazioa
1. Pausoa
Sartu batatak azalarekin mikrohuin-labean, 8-10 minutuz, ahalik eta potentzia handienean, eta atera bigunak daudenean (sardexka batekin frogatu).
2. Pausoa
Zuritu, zatitan moztu eta bol batean sardexka batekin zanpatu, pure bat lortu arte.
3. Pausoa
Zure espezierik gustukoenak gehitu eta nahastu.
4. Pausoa
Batatarekin bolatxoak egiten joan eta utzi tartetxo bat erdian gazta sartzeko.
5. Pausoa
Prestatu arrautzaztatzea 3 boletan, bat irinarekin, beste bat arrautza irabiatuarekin eta beste bat corn flake birrinduekin. Kontuz ibili corn flakeak gehiegi ez birrintzeko, gure bolatxoak kraskatzea nahi dugulako.
6. Pausoa
Gure bolatxoak ondo arrautzaztatu, lehenik txitxirio-irinetan eta gero arrautzetan. Azkenik, pasatu corn flake-etatik.
7. Pausoa
Jarri labeko erretilu batean eta laberatu 15 minutuz 200ºC-tan, kanpotik apur bat urreztatuta egon arte.
8. Pausoa
Atera, epeltzen utzi eta... bazkaltzera!