Ingredientes:

2 edo 3 brokoli

Kilo 1/2 patata

Piperrauts koilaratxo 2

4 arrautza

4 ogi-xerra

Olio zurrustatxo 1

2 edo 3 baratxuri ale

Brokolia patatekin

Elaborazioa


  • Olio pixka bat duen kazola batean, zuritutako baratxuriak frijitu eta gero, ogia. Atera eta erreserba itzazu.

  • Gehitu kazolara patata zuritu eta zatituak eta hautseztatu piperrautsarekin. Ondo sueztitu, urez estali eta ondu. Ura irakiten hasten denean, ondo garbituta eta zatitutako brokolia erantsi eta utzi 20 bat minutuz egosten.

  • Bitartean, ozpin eta gatz zorrotada batekin, arrautzak uretan galdarraztatu.

  • Brokolia patatekin zerbitzatu eta arrautza galdarraztatuekin eta baratxuria duten ogi-xerrekin lagundu.

  • Azkenik, platera oliba-olio gordinez apainduko dugu.




×
ACEPTAR