Ingredientes:

4 pertsona 


500 g azalore

300 g patata

30 g ahuntz-gazta

Tipulin 1

2 L ur

Ogi-zarakarrak

Arrautza irabiatua 

Irin plater 1

Azalore krema

Elaborazioa


1. Pausoa

Patatak zuritu, zatitan kraskatu eta gatza eta olio zorrotada bat dituen ur irakinean egosten jarri itzazu, su eztian. 

2. Pausoa 

Bitartean, azalorea garbitu eta zatitu. Prest dagoenean, lapikora sartu, patatekin batera. Egosketa erdian, tipulina txikitu eta uretara bota. 

3. Pausoa 

Patata egosita dagoenean, 100 g azalore inguru uretik aterako ditugu. Azalore hori arrautza-irinetan pasatzeko erabiliko dugu. Gazta erantsi eta, ondoren, irabiagailutik dena pasatu, krema lodiagoa edo finagoa nahi den neurrian egositako ura kenduz edo gehituz. 

4. Pausoa

Zartagin batean, azalore zatitxoak frijitu, lehenik arrautz-irinetan pasatuz. Krema zerbitzatu, oliba-olio estra birjina zorrotada bat gainean bota eta azalore arrautz-irina gehitu. 


×
ACEPTAR