Ingredientes:

2 ziazerba-sorta

2 sagar (udareak ere erabili ditzakegu)

Pinazi eskukada 1

Bexamel saltsa

Ogi birrindua

Arrautzak

Oliba-olioa

Gatza

Piperbeltza



Ziazerba eta sagar kroketak

Elaborazioa


  • Zartagin batean pinaziak txigortu eta garbi eta zatituak dauden ziazerbak eta sagar zuritua eta birrindua (bihotza baztertuz) gehituko ditugu. Gatzpipertu. Su ertainean/indartsuan kozinatzen utziko dugu, ziazerbek likido guztia galdu arte, lehor geratu behar baitdira.

  • Ziazerbak bexamelarekin nahastu eta hori hozten utziko dugu.

  • Bolei forma eman eta arrautzaztatzen ditugun bitartean, olioa berotzen utziko dugu. Gogoratu arrautzaztatzeko,  ogi birrindutik eta arrautzatik, bi aldiz, pasatu behar dela.

  • Jarraian, gure ziazerba- eta sagar-bolak frijituko ditugu.


×
ACEPTAR