Ingredientes:

2 arbi 

Katilu 1 ozpin zuri

Azukre katilu 1/3

Gatz koilarakada 1/2

Aji hori 1

Piperbeltz aleka 

Txinatar erara ondutako arbiak

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Garbitu eta zuritu dituzun arbiak xerra oso finetan moztu. Erretilu baten gainean zabaldu eta gatzaz ondo hautseztatu. Gutxienez ordu erdiz utzi, barazki horren berezko mingotasuna gal dadin. Denbora hori igarotakoan, ondo garbitu eta lehortu. 

2. Pausoa 

Hartu aji horia edo gustuko duzun piperra, kendu pipitak eta zatitu xafla fin-finetan. 

3. Pausoa 

Aurrez esterilizatutako kontserba-poto batean, arbi xerrak ipintzen joan zaitez, piperbeltz aleak eta ajiaren edo piperraren xaflak tartekatuz. Ozpin, azukre eta gatzez estali. Potoa ondo itxi eta mugitu azukrea eta gatza disolbatzeko. 

4. Pausoa 

Orain zaporeak nahastu arte itxaron behar duzu. Noizean behin potoa astintzea komeni da. 

5. Pausoa 

Bizpahiru ordutan jada kontsumitu daiteke. 

*Errezeta hau errefautxoekin ere egin daiteke. 

×
ACEPTAR