Ingredientes:

800 g kalabaza

200 g errukula

200 ml barazki-salda

Tipula gorri 1

4 baratxuri ale

Pipermin 1

Koilarakada 1 kalabaza-pipa edo hazi-mix

Koilarakada 1 azukre beltz

Ezti koilarakada 1/2

3 koilarakada soja saltsa

3 koilarakada sagar-ozpin

Koilarakada 1 errikota edo gaztanbera

Olibak gustura

Gatza

Piperbeltza

Kalabaza eta errukula entsalada

Elaborazioa 


  • Kalabaza zuritu eta bi zentimetro inguruko ataletan banatu. Geroko gorde.

  • Baratxuri-aleak txikitu eta erreserbatu.

  • Tipula gorria juliana eran moztu eta gerorako gorde. 


  • Zartagin bat sutan jarri eta kalabaza, baratxuriak eta, nahi baduzu, jengibre zati birrindu bat lau minutuz erregosi.

  • Ondoren, soja saltsa, barazki-salda, ozpina eta azukrea gehitu eta 15 minutuz egosten utzi, kalabaza biguna eta saltsa murriztuta egon arte.

  • Beste zartagin batean, olio pixka batekin, kalabaza-pipak edo hazi-nahasketa txigortu itzazu, pipermina eta ozpin koilarakada bat eta ezti beste bat bota. Erreserbatu.

  • Errukula bol batean jarri, kalabaza eta tipula gehitu eta eztiarekin eta kalabaza-pipekin ondu. Gaztanbera edo ricotta hautseztatu eta olibak, gatza eta piperbeltza gehitu, zuk nahi bezala.




×
ACEPTAR