Erromanesku kuskus, ongarri baltsamikoarekin
Elaborazioa
1. Pausoa
Erromaneskua zati txikietan moztu. Erromanesko zatiak irabiagailu edo sukaldeko robot batekin birrindu, kuskusa bezalako testura lortu arte.
2. Pausoa
Kardu-penka hariz garbitu eta, zuritzaile baten laguntzarekin, kardua xaflatan moztu eta kizkurtu arte izotzak dituen uretan sartu.
3. Pausoa
Erromanesko xehatua ontzi batean jarri, eta piperbeltz, gatz, ozpin baltsamiko murriztu eta oliba-olio koilarakada batekin ondu. Dena ondo nahastu.
4. Pausoa
Erromanesko-kuskusa platerraren erdian jarri eta gainean, soja- edo ernamuin-kimuak eta kardu-kizkurrak ipini.
5. Pausoa
Amaitzeko, gatz pixka batekin eta sesamo-olio tanta batzuekin ondu behar da.