Ingredientes:

200 g txitxirio

Brokoli 1/2

Patata 1

Tipula 1/2

Almendra gordinen eskukada 1

3 edalontzi barazki-salda

2 curry koilaratxo

Kuminoa

Gatza

Txitxirioak curry eta brokoliarekin

Elaborazioa

 

  • Platerra prestatzen hasi aurreko egunean, dakizuenez, txitxirioak beratzen jarri behar dira.

  • Brokolia eta patata zatitan ebakiko ditugu, eta txitxirioekin batera barazki-saldan irakiten jarriko ditugu. Lehen irakinaldia hasten denean lapikoa estaliko dugu. Presioa hartzen duenean, su txikian jarriko dugu, gutxienez 40 minutuz.

  • Denbora hori igaro ondoren, lapikoa ireki, currya, kuminoa eta gatz pixka bat gehitu eta 10 minutu gehiagoz utziko ditugu irakiten.

  • Txitxirioak egosi bitartean, zati txikitan moztuko dugu tipula, eta almendra gordinekin batera, zartagin batean arin frijituko dugu. Baztertu eta utzi.

  • 10 minutu igaro ondoren, tipula eta almendrak lapikora gehituko ditugu, ondo eraginez.


Zerbitzatu eta mahaira!!!







×
ACEPTAR