Ingredientes:

4 pertsona 


Txitxirio egosien poto txiki bat (230g inguru)

Orburuen 8 zuztar, kontserban edo egosita

Edalontzi bat ur (200 ml inguru)

Baratxuri ale 1

1,5 koilarakada tahina

Koilarakada 1 oliba-olio estra birjina

Limoi erdi baten zukua 

Gatza 

Orburu humusa

Elaborazioa 


1. Pausoa 


Txitxirioak ondo garbitu eta pixka bat xukatzen utzi. 

2. Pausoa 

Irabiagailuaren edalontzian, txitxirioak, orburuak, tahina, limoi-zukua, baratxuria, olioa eta gatza jarri. Edalontzi erdi ur gehitu eta gainerakoa gorde. 

3. Pausoa 

Eskuko irabiagailuarekin dena txikitu. Nahiko nahasketa zakarra geratuko zaizu. 

4. Pausoa

Hortik aurrera, apurka-apurka geratzen den ura gehituz joan, irabiatzen jarraitzen duzun bitartean, gutxi gorabeherako trinkotasun mehe bat geratzen zaizun arte. 

5. Pausoa 

Amaitzeko, bol batean jarri, tipulin fresko pixka batekin eta oliba-olio estra birjina zurrusta on batekin batera. 



×
ACEPTAR