Ingredientes:

Txitxirio egosien poto txiki bat (230 g inguru)

Orburuen 8 zuztar, kontserban edo egosita

Edalontzi bat ur (200 ml inguru)

Baratxuri ale 1

1,5 koilarakada tahina

Koilarakada 1 oliba-olio estra birjina

Limoi erdi baten zukua

Gatza

Orburu humusa

Elaborazioa


  • Txitxirioak ondo garbitu eta pixka bat xukatzen utzi.

  • Irabiagailuaren edalontzian, txitxirioak, orburuak, tahina, limoi-zukua, baratxuria, olioa eta gatza jarri. Edalontzi erdi ur gehitu eta gainerakoa gorde.

  • Eskuko irabiagailuarekin dena txikitu. Nahiko nahasketa zakarra geratuko zaizu.

  • Hortik aurrera, apurka-apurka geratzen den ura gehituz joan, irabiatzen jarraitzen duzun bitartean, gutxi gorabeherako trinkotasun mehe bat geratzen zaizun arte.

  • Amaitzeko, bol batean jarri, tipulin fresko pixka batekin eta oliba-olio estra birjina zurrusta on batekin batera.


×
ACEPTAR