Ingredientes:

4 pertsonentzat 


Aza gorri 1

2 tipula 

2 sagar

Ardo beltzaren baso 1/2

Erramu hosto 1

Gatza 

Mahaspasak

Fruitu lehorrak edo pinoiak 


Aza gorria sagarra eta fruitu lehorrekin

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Azaren kanpoko hostoak kendu eta gainerakoa juliana eran xehatu. Tipularekin berdina egin. 

2. Pausoa 

Olioa duen lapiko batean tipula oso poliki frijitu. Aza eta mahaspasak gehitu. Dena erregosi eta ardo beltza eta gatza gehitu. Estali eta sutan egosten utzi, gutxienez 10 minutuz. Oso lehor geratzen bada, baso bat salda gehitu. 

3. Pausoa 

Gehitu zuritutako, garbitutako eta zatitutako sagarra, eta utzi dena 5 minutuz batera egosten. 

4. Pausoa 

Beste zartagin batean, koilarakada bat olio berotu eta pinoiak gorritu, ez erretzeko kontu handiz. Gehitu aza gorria eta zerbitzatu. 


×
ACEPTAR