Ingredientes:

Alberjinia 1/2

Kalabazin 1/2

Tipula 1/4

2 tomate adar

Piper berde 1

Piper gorri 1/2

Ozpina

Oliba-olio estra birjina

Gatza

Piperbeltza

Perrexila

Proventzako belarrak

Ratatouille

Elaborazioa

  • Alberjinia, kalabazina, tipula, tomateak eta piper berdea eta gorria xerra finetan moztu.

  • Bi tipula xerra olio tantatxo batekin igurtzitako labe-plaka baten gainean jarri. Gehitu tipula xerra bakoitzaren gainean bi tomate xerra. Piper gorriko bi uztai eta piper berdeko beste bi uztai ipini, eta olio zurrustatxo batekin, gatz pixka batekin eta Proventzako belarrekin ondu.


  • Errepikatu eta multzo bakoitzaren inguruan kalabazin eta alberjinia xerra batzuk txandaka jarri. Multzoa gatz pixka batekin eta olio zurrustatxo batekin ondu. 45 minutuz 170ºC-tan laberatu.

  • Ozpin-olio bat prestatu, katilu batean ozpin zurrustatxo batekin, olio zorrotada batekin, perrexil xehatuarekin, piperbeltz pixka batekin eta gatzarekin. Hagarekin ondo irabiatu.


Ratatouillea plater batean zerbitzatu eta ozpinarekin ondu. 



×
ACEPTAR