Ingredientes:

4 pertsonentzat


Erromanesko 1

8 patata txiki

Arrautza 1

Baratxuri-ale 1

Oliba-olio estra birjina

Gatza 

Perrexila 

Erromaneskua, patata eta alioliarekin

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Jarri kazola handi bat ur pixka batekin. Erromaneskoa sortatan banatu eta lurrunetan egosteko osagarrian jarri. Kazolan sartu, ondu eta estali. Lurrunetan 15 minutuz egosten utzi. 

2. Pausoa

Patatak garbitu eta plater batean jarri. Film gardenarekin estali, aizto baten puntarekin zulatxo bat egin eta mikrohuin-labean 16 minutuz egosi. 

3. Pausoa 

Baratxuri-aleak zuritu eta almaizean jarri. Xehatu eta arrautzaren gorringoa gehitu. Mazoarekin ondo nahastu eta ondu. Olioa pixkanaka gehitu, mazoarekin nahasten jarraitzen duzun bitartean, dena ondo ligatu arte. 

4. Pausoa 

Zerbitzatzeko, plater bakoitzean erromanesko zati bat eta erditik moztuta dauden patata pare bat jarri. Alioli saltsarekin eta perrexil hosto batzuekin apaindu. 

×
ACEPTAR