Ingredientes:

4 pertsonentzat


Erromanesko 1

3 arrautza-gorringo

2 baratxuri-ale

160 g gurin

Koilaratxo 1 irin

Koilaratxo 1/2 limoi-zuku

Edalontzi 1/2 arrain-salda 

2 koilaratxo ardo zuri 

Ura

Oliba-olioa

Gatza

Perrexil xehatua 

Erromanesko bi saltsa

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Erromaneskotik enborra kendu eta kukuluak bereizi. Ur asko eta gatz pixka bat dituen kazola batean dena 15 minutuz egosi. Xukatu eta geroko gorde. 

2. Pausoa 

Holandar saltsarako, gorringoak katilu batean jarri eta koilarakada bat ardo zuri eta gatz pixka bat gehitu. Katilua maria bainuan ipini eta eskuz edo hagaxka-irabiagailu batekin gogor irabiatu. Gurina burruntzali batean urtu, aparra bitsadera batekin kendu eta pixkanaka saltsa dagoen katilura bota. Limoi-zukua gehitu eta nahastu. Geroko gorde. 

3. Pausoa 

Saltsa berdearentzat, baratxuria mehe txikitu eta ontzi batean olio pixka batekin salteatu. Irina, koilarakada bat ardo zuri eta perrexil xehatua gehitu. Bota ardo zuria eta ondu. Etengabe nahastuz sukaldatu, alkohola lurrundu eta trinkotasun pixka bat hartu arte. Geroko gorde. 

4. Pausoa 

Saltsa berdea plater sakon batean jarri. Erromaneskoa gainean ipini. Saltsa holandarrarekin dena estali eta labean 5 minutuz gratinatu edo urre kolore hori hartzen duenera arte. 


×
ACEPTAR