Ingredientes:

200 g bakailao papurtu eta gezatua

Bezperako ogi-barraren 1/2 

4 arrautza

6 baratxuri ale

Piperrauts koilarakada 1

3 piper txorizero

Pipermin lehor 1/2

Ura

Olio estra birjina

Gatza

Perrexil xehatua

Baratxuri zopa Zurrukutuna bakailaoarekin

Elaborazioa


  • Bezperako ogia xerratan moztu eta labean 2-3 minutuz sartu. Txigortu ondoren, xerrak eskuekin zatitu.

  • Ur epela duen kazola batean piper txorizeroak jarri. Su leunean 10 minutuz mantendu.

  • 6 baratxuri ale oso olioa duen kazola batean gorritu. Ondo papurtutako bakailaoa gaineratu eta erregosi. Ogia eta piperrautsa gehitu eta berriro erregosi. Aurrez berotutako ura isuri eta hagaxka batekin mugitu, ogia desegin arte. 10-12 minutuz kozinatu.

  • Piper txorizeroetatik haragia kendu, ondo xehatu eta zopari gehitu. Mugitu eta gehitu pipermin moztua. Jarri gatz-puntuan.


  • Arrautzak zopan gehitu, galdarraztatzeko; gatz pixka batekin gorringoa hautseztatu, eta 3-4 minutu itxaron, gatzatu arte. Perrexil xehatua gehitu eta zerbitzatu.


Aholkua:


Bakailaoaren kanpoaldetik gatza kendu, ur hotzaren zorrotadaren laguntzaz. Ondoren, ur hotz ugariko ontzi batean sartu eta 32 edo 48 orduz leku fresko batean utzi (solomoen tamainaren arabera), gutxi gorabehera 12 orduz behin ura aldatuz. Gezatzeko puntua bakailaoa probatuz egiaztatu behar duzu. Papurtua errazago gezatu egiten da.

×
ACEPTAR