Ingredientes:

4 pertsonentzat

8 arrautza

100 g zopa-ogi

50 g arbendol-hauts

6 baratxuri ale

Tomate 1

1-2 koilarakada tapenade

Ura

Oliba-olio estra birjina

Ozpina

Gatza

Perrexila

Baratxuri zopa lehorra

Elaborazioa


  • Baratxuriak zuritu, laminatu eta gorritu arte frijitu (kurruskatsu geratu behar dira). Atera eta sukaldeko paper xurgatzailearekin xukatu. Labanaz mehe-mehe xehatu eta katilu batean sartu.

  • Zerra-laban baten laguntzaz, zopa-ogia fin-fin xehatu eta katiluan gehitu. Arbendol-hautsa gaineratu eta ondo nahastu. Geroko gorde.


  • Sukaldeko film zati bat moztu eta katilu baten gainean jarri. Olio pixka batekin igurtzi eta arrautza bat gainean kraskatu. Ondu. 4 puntak bildu eta ondo kiribildu, airerik gera ez dadin. Sokatxo batekin itxi. Gainerako arrautzekin prozesua errepikatu.

  • Ur ugari kazola batean jarri eta berotzen ipini. Irakiten hasten denean, arrautzak gehitu eta 3-4 minutuz egosi. Filma arrautzetik kendu.


  • Tomatea zuritu, kubotan xehatu eta bol batean jarri. Tapenadea, olio zurrustatxo bat, ozpin beste bat eta gatz pixka bat gehitu.


Zerbitzatzeko, baratxuriaren, ogiaren eta almendraren nahasketa pixka bat plateraren hondoan jarri, gainean arrautzak jarri eta ozpinarekin lagundu. Perrexil xehatuarekin apaindu eta zerbitzatu.


Aholkua:


Zopa-ogia hauts bihurtzea nahi baduzu, birringailu batekin txikitzea gomendatzen dizut.

×
ACEPTAR