Ingredientes:

4 pertsona


Orea egiteko

225 g irin

115 g gurin

Gorringo 1

Gatz pitin bat

1-2 koilarakada ur hotz

Betegarria egiteko

150 g ziazerba txiki (edo zerbak)

150 g sasoiko askotariko perretxiko

40 g urdaiazpiko serrano, dado txikietan

40 g emmental gazta birrindua

40 g ahuntz-errulo gazta

25 g Roquefort gazta

Baratxuri ale 1

6 intxaur zatitan (aukerakoa)

Ezkai adartxo 1

2 arrautza

200 g esne lurrundu edo kozinatzeko esne gaina

Gatza

Piperbeltza


Ziazerba eta perretxiko tartaleta

Elaborazioa 


Orea: 

1. Pausoa 

Irina, gatza eta kubotan moztutako gurin hotza ontzi batean jarri. Behatz puntekin igurtziz nahastu, apur batzuk sortu arte. 

2. Pausoa

Arrautza irabiatuaren gorringoa eta koilarakada bat ur hotz gehitu. Bola bat osatu arte oratu. Bola bat osatu eta film gardenean bildu. Hozkailuan gutxienez 30 minutuz edo ordubetez utzi. 

3. Pausoa 

Irineztatutako gainazal baten gainean masa zabaldu eta moldea baino 3 mm lodiagoa eta 2 cm handiagoa den zirkulu bat osatu. 

4. Pausoa 

Orea moldearen gainean jarri. Hondoa sardexka batekin ziztatu eta laberatzeko paperarekin forratu. Aldez aurretik labea 180ºC-tan berotu. Orea 20 minutuz egosi. 

Betegarria: 

1. Pausoa

Zartagin batean baratxuri-alea, ziazerbak eta perretxikoak arin frijitu, bigundu eta askatzen duten likidoa lurrundu arte. Dado txikietan xehatutako urdaiazpikoa gehitu. Nahasteko bira pare bat eman. Sutik kendu eta geroko gorde. 

2. Pausoa 

Ontzi batean arrautzak esne lurrunduarekin batera irabiatu, gatz eta piperbeltz pixka batekin. 

3. Pausoa 

Orea laberatu ondoren, bete hondoa emmental gazta birrinduarekin. Perretxiko eta ziazerba nahasketa gainean jarri eta ahuntz eta roquefort gazta zatitxotan gainazal osotik banatu. 

4. Pausoa 

Betegarriaren gainean arrautza eta esne lurrunduaren nahasketa bota. 180ºC-tan 30-40 minutuz laberatu. Giro-tenperatura lortzen utzi eta jateko prest!


×
ACEPTAR