Ingredientes:

300 g ore hautsi

500 g tomate gorri heldu

2 tipula ertain

3 baratxuri-ale

150 g ahuntz-gazta

100 g pinazi

100 ml oliba-olio

Albaka sorta 1

Oregano lehor hauts koilarakada 1

Piperbeltza

Gatza


Tomate tartaleta

Elaborazioa

  • Tomateak garbitu eta xerra finetan moztu. 

 

  • Tipulak zuritu eta txikitu.

 

  • 50 ml olio zartagin batean berotu eta tipula erregosi, kolorea hartzen utzi gabe. Xukatu eta gorde. 

 

  • Birrindu, irabiagailuaren besoarekin, zuritutako baratxuri-aleak, pinoi eta albakarekin batera. Olioa pixkanaka gehituz joan, krema koipetsu bat lortu arte. Hautsitako orea arrabola baten laguntzarekin irineztatutako gainazal baten gainean luzatu.

  • Molde karratu bat forratu. Hondoa zulatu eta izozkailuan 10 minutuz utzi. Aluminiozko paperarekin eta pisutxo batzuekin estali. 10 minutuz 220ºC-tan laberatu. 

  • Labetik atera eta pisutxoak eta papera kendu. 

 

  • Zatitutako ahuntz-gaztarekin tartaleta estali. Tomateak gainean jarri, gatzpipertu eta saltsarekin busti. 

 

  • 20 minutuz 200 ºC-tan laberatu. Desmoldatu eta oreganoarekin hautseztatu.

 


×
ACEPTAR