Ongi Etorri

Ekorlegik bere landaketetan eta berotegietan Bizkaiko baratzean ohikoak diren barazkiak landatzen ditu, horretarako, tokikoak diren ortuari mota desberdinak erabiliz, kanpoko beste laborantza exotiko batzuen bilaketarekin konbinatzen direnak, gure labore tradizionalak osatuz.

Elikadura osasungarria, ekologikoa eta hurbilekoa bilatzen ari bazara, hemen aurkituko duzu.

Nor naiz?

Jon Ander dut izena. Natura eta ekologia maite ditut, nekazaritzaren eta landa-munduaren zale amorratua izanik. Txikitatik landa-eremuarekin eta baserriko bizitzarekin harreman zuzena izan dut, ikasitakoa balioan jartzeko ezinegona sentituz. Nahiz eta nire hasierako arduraldi profesionala beste norabide batean joan, duela urte asko nekazari gisa ezartzea erabaki nuen, Bizkaian nekazaritza ekologikoko ustiategi batzuk martxan jarriz. Hori nire ogibide eta bizibide bihurtu da, asteroko saski eta tokiko merkatuetarako barazki ekologikoak sortuz; horregatik, erronka berri horrek liluratu egin ninduen.Gaitasun profesionala lortzeko, Derioko Nekazaritza Eskolara eta profesional espezializatuen ikastaro interesgarrietara joan nintzen. Gaur egun, gure lanbide-ingurunean dauden etengabeko prestakuntzako ekimenetara joaten naiz, ondoren nire lanaren onena zuei eskaini ahal izateko.

KNOWHOW

Gure laborantzetan adituak gara, gure kontsumitzaileek osasungarria eta bertakoa dena ondo ezagutzen ote duten kezkatuz. Produktu berriak eta laborantza bereziak aurkitzea ere gustuko dugu, gure plantazioak dibertsifikatzeko bilaketa nekaezinean.

HORRETAN

SINESTEN

DUT

  • Iraunkortasuna: gure baratzean nekazaritza ekologikoaren printzipioak errespetatzen ditugu, %100 naturalak gara! Horretarako, lurraren baliabideak optimizatzen ditugu eta laboreen zikloak errespetatuz eta nekazaritzako teknika tradizionalak praktikan jarriz, inguruneko biodibertsitatea bultzatzen dugu.
  • Hurbiltasuna: gure baratzeak zugandik oso gertu daude, Bizkaiko laborantza-lurrik onenetan, zure etxera 24 ordu baino gutxiagotan iritziz.
  • Ekologikoa: teknika agroekologikoak erabiltzen ditugu laboreak elkartuz eta txandakatuz, berezko konpostajea eta ongarri naturalak erabiliz. Mekanizazio eta lantze minimoei esker, propietatez eta beti gogoratuko duzun zaporez beteak dauden fruitu eta barazkiak lor ditzakegu.

Kontaktua

Informazioa eskatu nahi baduzu edo galderaren bat egin nahi badiguzu, idatzi iezaguzu formulario honen bidez edo deitu telefono honetara 629 278 585

×
ACEPTAR