Osagaiak:

4 pertsona


700 g ziazerba

Tipula handi 1

60 g gazta birrindu

30 g ogi birrindu

Arrautza 1

100 g arroza egosi

Tomate saltsa

Oliba-olioa

Gatza

Arroza- eta ziazerba-bolak

Elaborazioa


1. Pausoa

Ondo xehatuta dagoen tipula oliba-oliotan sueztitu, gatz pixka batekin. 

2. Pausoa

Ziazerba garbiak gehitu eta haien likidoaren kantitate handi bat galdu arte sueztitu. Labea piztuko dugu, berotzen joan dadin. 

3. Pausoa

Sutik kendu eta gaztarekin, ogiarekin, arrautzarekin eta arrozarekin nahastu; nahasketarekin hamabi bat bola egingo ditugu. 

4. Pausoa

Labe-iturri bat prestatuko dugu. Lehenik, oinarria saltsarekin estali eta ziazerba-bolak gainean jarriko ditugu. 200ºC-tan 25-30 minutuz laberatu. 

5. Pausoa

Azkenik, zerbitzatzean, xehatuta dagoen albaka pixka bat gainetik gehitu behar diogu. 

On egin!


×
ACEPTAR