Osagaiak:

7 bolatxorako 


500 g batata

50 g txitxirio-irin

50 g corn flake, azukrerik gabe

40 g mozzarella takoan edo ondo urtzen den edozein gazta

Arrautza 1

Oregano koilaratxo 1

Koilaratxo 1/2 piperrauts min

Batata bolatxoak gaztarekin

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Sartu batatak azalarekin mikrohuin-labean, 8-10 minutuz, ahalik eta potentzia handienean, eta atera bigunak daudenean (sardexka batekin frogatu). 

2. Pausoa 

Zuritu, zatitan moztu eta bol batean sardexka batekin zanpatu, pure bat lortu arte. 

3. Pausoa 

Zure espezierik gustukoenak gehitu eta nahastu. 

4. Pausoa 

Batatarekin bolatxoak egiten joan eta utzi tartetxo bat erdian gazta sartzeko. 

5. Pausoa 

Prestatu arrautzaztatzea 3 boletan, bat irinarekin, beste bat arrautza irabiatuarekin eta beste bat corn flake birrinduekin. Kontuz ibili corn flakeak gehiegi ez birrintzeko, gure bolatxoak kraskatzea nahi dugulako. 

6. Pausoa 

Gure bolatxoak ondo arrautzaztatu, lehenik txitxirio-irinetan eta gero arrautzetan. Azkenik, pasatu corn flake-etatik. 

7. Pausoa 

Jarri labeko erretilu batean eta laberatu 15 minutuz 200ºC-tan, kanpotik apur bat urreztatuta egon arte. 

8. Pausoa 

Atera, epeltzen utzi eta... bazkaltzera!

×
ACEPTAR