Osagaiak:

4 pertsonentzat

Hegaluze freskoaren 2 solomo lodi, 600 g

Jengibre freskoaren zati txiki 1

Tipulin txiki 1

Baratxuri-ale 1

3 koilarakada oliba-olio estra birjina

Jerezko ozpin pitin bat

Kalitatezko lata 1 tomate-sofritu

2 eskukada gerezi fresko tomate

Perrexil pitin bat

Gatza

Piperbeltz eho berria

Hegaluzea olio-erre tomate eta jengibrearekin

Elaborazioa:



  • Ondo zorroztutako labana batekin jengibre-sustraia ondo zuritu eta mamia kanpoan utzi. 

 

  • Ohol baten gainean jarri eta xafla meheetan xerratu. Xafla horiek, aldi berean, makila finetan moztuko ditugu. 

 

  • Tipulina eta baratxuria txikitu.

 

  • Kazola bat su leunean jarri eta bi koilarakada olio, jengibrea, tipulina eta baratxuria gehitu. 10 bat minutuz erregosi, kolorerik hartu gabe. Denbora hori igarota, ozpina gehitu eta segundo batzuetan zehar lurruntzen utzi. 

  • Zapore mina gustuko badugu, kaiena pixka bat gehitzeko unea da, tonu igo bat emateko.

  • Tomate gereziak garbitu eta bitan moztu, olio errean bota eta buelta batzuk eman. 

 

  • 10 minutu gehiagoz erregosten utzi. Denbora hori igarota, tomate-frijitua gehitu eta buelta batzuk eman. Gatzpipertu. 


AKABERA ETA AURKEZPENA



  • Hegaluze-solomoak larru eta hezurrik gabe egongo dira. Lan hau arrandegian egin dezakete. Ondo zorroztutako labana batekin eskalope lodiak egin, ahalik eta gihar ilun gehiena kenduz. Hau etxean egiten ausartuko ez bazina, arrandegian ere egin dezakete.

  • Arrain-eskalopeak gatzpipertu. Su bizia piztu eta zartagin itsasgaitz bat hurbildu, gainerako oliba-olio birjinaren koilarakadarekin busti eta arraina bi aldeetatik gorritu, ondo txigortutako zarakarra egin arte, barruan zukutsu eta gorrixka geratuz. Niri ia gordinik gustuko dut. Horrela jatea gustuko ez baduzue, gehiago pasatu.

  • Tomate-frijitu eta jengibrearen gainean, salteatutako hegaluze-eskalopeak egokitu eta ondu. Perrexil xehatua hautseztatu eta zerbitzatu.



TRIKIMAILUAK



Saltsari ukitu exotikoagoa eman nahi badiozu, ozpin gehiago eta azukre pixka bat gehitu, saltsa asiarren tonu gazi-gozoa lortzeko.

×
ACEPTAR