Brokoli 1
Katilu 1 txitxirio egosi
Morteroan birrindutako baratxuri-ale 1
Tahini (sesamo purea) koilarakada 1
Oliba-olio koilarakada 1
Limoi erdi baten zukua
Gatza
Piperrauts ketua
1. pausoa
Ur-zurrusta hotz baten azpian txitxirioak garbitu.
2. pausoa
Baratxuriarekin, tahini, oliba-olioa eta limoi zukuarekin irabiagailu batean nahastu, ur pixka bat gehituz, saltsa krematsu eta lodi bat lortu arte, pate modukoa. Piperrautsarekin hautseztatu eta geroko gorde.
3. pausoa
Brokolia buru ertainetan zatitu, 2 zentimetro inguru zurtoinari itsatsita utziz eta lurrunetan kozinatu, berde kolore bizia eta testura samurra lortu arte.
4. pausoa
Berehala zerbitzatu eta nahi duzun hummus kantitatea igurtzi.