2 edo 3 brokoli
Kilo 1/2 patata
Piperrauts koilaratxo 2
4 arrautza
4 ogi-xerra
Olio zurrustatxo 1
2 edo 3 baratxuri ale
1. pausoa
Olio pixka bat duen kazola batean, zuritutako baratxuriak frijitu eta gero, ogia. Atera eta geroko gorde itzazu.
2. pausoa
Gehitu kazolara patata zuritu eta zatituak eta hautseztatu piperrautsarekin. Ondo sueztitu, urez estali eta ondu. Ura irakiten hasten denean, ondo garbituta eta zatitutako brokolia erantsi eta utzi 20 bat minutuz egosten.
3. pausoa
Bitartean, ozpin eta gatz zorrotada batekin, arrautzak uretan galdarraztatu.
4. pausoa
Brokolia patatekin zerbitzatu eta arrautza galdarraztatuarekin eta baratxuria duten ogi-xerrekin lagundu.
5. pausoa
Azkenik, platera oliba-olio gordinez apainduko dugu.