Lyondar bruselako azak
Tipula eta gurin oinarri batetik abiatuta, produktua kozinatzean datza. Oso konbinazio sinplea da, baina izugarri ondo funtzionatzen du, batez ere itxura apala duen barazki honen onena ateratzeko.
Elaborazioa
1. Pausoa Azei zurtoina mozten diegu eta horrekin kanpoko hosto batzuk kentzen ditugu, hori samarrak edo txarto daudenak. Ura irakiten eta gatza dituen kazola batera botatzen ditugu, 15 edo 20 minutuz. Ni pixkat gordin ateratzea gustuko dut, beraz 15 minuturekin nahikoa izango litzateke.
2. Pausoa Bestetik, juliana eran moztutako tipula bat olio pixka batekin bigunduko dugu. 3. PausoaAzak egosita daudenean, xukatu eta hoztu egiten dira, egosten jarrai ez dezan. 4. PausoaGurinarekin salteatuko ditugu, gorritzen hasi arte. Tipula gehitu eta zaporeak nahasten utziko ditugu.