Osagaiak:

4 pertsona

800 g kalabaza

200 g errukula

200 ml barazki-salda

Tipula gorri 1

4 baratxuri ale

Pipermin 1

Koilarakada 1 kalabaza-pipa edo hazi-mix

Koilarakada 1 azukre beltz

Ezti koilarakada 1/2

3 koilarakada soja saltsa

3 koilarakada sagar ozpin

Koilarakada 1 errikota edo gaztanbera

Olibak gustura

Gatza

Piperbeltza

Kalabaza eta errukula entsalada

Elaborazioa

1. Pausoa 

Kalabaza zuritu eta bi zentimetro inguruko ataletan banatu. 

2. Pausoa

Baratxuri-aleak txikitu eta geroko gorde. 

3. Pausoa

Tipula gorria juliana erara moztu eta geroko gorde. 

4. Pausoa

Zartagin bat sutan jarri eta kalabaza, baratxuriak eta, nahi baduzu, jengibre zati birrindu bat lau minutuz erregosi.

5. Pausoa

Ondoren, soja-saltsa, barazki-salda, ozpina eta azukrea gehitu eta 15 minutuz egosten utzi, kalabaza biguna eta saltsa murriztuta egon arte. 

6. Pausoa

Beste zartagin batean, olio pixka batekin, kalabaza-pipak edo hazi-nahasketa txigortu itzazu, pipermina eta ozpin koilarakada bat eta ezti beste bat botaz. Geroko gorde. 

7. Pausoa

Errukula bol batean jarri, kalabaza eta tipula gehitu eta eztiarekin eta kalabaza-pipekin ondu. Gaztanbera edo ricottarekin hautseztatu eta olibak, gatza eta piperbeltza gehitu, zuk nahi bezala. 

 



 


×
ACEPTAR