Osagaiak:

4 pertsonentzat 


Erromanesko 1

Kardu penka 1 edo 2

Sesamo txigortua

Soja-kimuak (edo ernamuinduak)

Ozpin baltsamiko murriztua

Oliba-olioa 

Sesamo-olioa (aukerakoa)

Piperbeltza

Gatza 

Erromanesku kuskus, ongarri baltsamikoarekin

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Erromaneskua zati txikietan moztu. Erromanesko zatiak irabiagailu edo sukaldeko robot batekin birrindu, kuskusa bezalako testura lortu arte. 


2. Pausoa 

Kardu-penka hariz garbitu eta, zuritzaile baten laguntzarekin, kardua xaflatan moztu eta kizkurtu arte izotzak dituen uretan sartu. 


3. Pausoa 

Erromanesko xehatua ontzi batean jarri, eta piperbeltz, gatz, ozpin baltsamiko murriztu eta oliba-olio koilarakada batekin ondu. Dena ondo nahastu. 


4. Pausoa 

Erromanesko-kuskusa platerraren erdian jarri eta gainean, soja- edo ernamuin-kimuak eta kardu-kizkurrak ipini. 

5. Pausoa 

Amaitzeko, gatz pixka batekin eta sesamo-olio tanta batzuekin ondu behar da. 

×
ACEPTAR