200 g txitxirio
Brokoli 1/2
Patata 1
Tipula 1/2
Almendra gordinen eskukada 1
3 edalontzi barazki-salda
2 curry koilaratxo
Kuminoa
Gatza
1. pausoa
Platerra prestatzen hasi aurretik, aurreko egunean, txitxirioak beratzen jarri behar dira.
2. pausoa
Brokolia eta patata zatitan moztuko ditugu, eta txitxirioarekin batera barazki-saldan irakiten jarriko ditugu. Lehen irakinaldia hasten denean, lapikoa estaliko dugu. Presioa hartzen duenean, su txikian jarriko dugu, gutxienez 40 minutuz.
3. pausoa
Denbora hori igaro ondoren, lapikoa ireki, currya, kuminoa eta gatz pixka bat gehitu eta 10 minutu gehiagoz utziko dugu irakiten.
4. pausoa
Txitxirioak egosi bitartean, zati txikitan moztuko dugu tipula, eta almendra gordinekin batera, zartagin batean arin frijituko dugu. Baztertu eta utzi.
5. pausoa
10 minutu igaro ondoren, tipula eta almendrak lapikora gehituko ditugu, ondo eraginez.
Zerbitzatu eta mahaira!!!