Esnegain likido edo "Ideal" esne lurrundu edalontzi 1
2 hostopil pakete
100 g gurin
Arrautza irabiatu 1
2 arrautz-gorringo
Porru hostopila
Elaborazioa
1. Pausoa
Porruak garbitu, zati berdea kenduz eta zati zuria juliana eran moztuz. Ur irakinetan 15 minutuz egosi.
2. Pausoa
Denbora hori igarota, xukatu eta gurinarekin salteatu. Irin koilaratxo batekin hautseztatu. Erregosi eta esnegaina eta gorringo irabiatuak gehitu. Ondo nahastu eta gatz-puntuan jarri.
3. Pausoa
Hostore geruza bat molde baten gainean jarri. Porruen nahasketarekin estali eta beste hostore geruza batekin tapatu, ertzak ondo itxiz. Hostorea soberan baduzu, apaintzeko aprobetxatu. 4. Pausoa
Gainzala arrautza irabiatuarekin igurtzi eta 180 gradutan 30 minutuz laberatu.
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación. Si continuas navegando entendemos que estás de acuerdo con su utilización.
Leer más.Política de Privacidad