Osagaiak:

6 porru

Irin koilaratxo bat

Esne gain likido edo "Ideal" esne lurrundu edalontzi bat

2 hostopil pakete

100 g gurin

Arrautz irabiatu 1

2 arrautz-gorringo

Porru hostopila

Elaborazioa


  • Lehenik eta behin, porruak garbituko ditugu, zati berdea kenduz eta zati zuria juliana eran moztuz. Ur irakinean 15 minutuz egosi.


  • Denbora hori igarota, xukatu eta gurinarekin salteatu. Irin koilaratxo batekin hautseztatu, erregosi eta esnegaina eta gorringo irabiatuak gehitu. Ondo nahastu eta gatz-puntuan jarri.


  • Hostore geruza bat molde baten gainean jarri. Porruen nahasketarekin tapatu eta beste hostore geruza batekin estali, ertzak ondo itxiz. Hostorea soberan baduzu, apaintzeko aprobetxatu.

  • Gainazala arrautza irabiatuarekin igurtzi eta 180 gradutan 30 minutuz laberatu.


  • Gero, labetik kendu, moldea atera eta bazkaltzera!




×
ACEPTAR