Osagaiak:

4 pertsona 

300 g kalabaza egosi

150 g txitxirio egosi

Baratxuri ale 1

Limoi 1

3 koilarakada tahini

3 koilarakada oliba olio

Ura

Gatza

Perrexila 

Kalabaza-hummusa

Elaborazioa

1. Pausoa 

Bol batean, egositako kalabaza zatitan eta txitxirio xukatuak gehitu.

2. Pausoa

Baratxuria zuritu, zatitu eta gehitu. 

3. Pausoa

Irabiagailuan dena txikitu. 

4. Pausoa 

Irabiagailua itzali gabe, tahinia, limoi zukua, gatza eta ur pixka bat gehitu. 

5. Pausoa 

Emultsionatu oliba-olioa gehituz, ehundura krematsua lortu arte. 

6. Pausoa 

Hozkailuan ordubetez gorde. 


×
ACEPTAR