Osagaiak:

4 pertsona

Kg 1 porru

300 g tomate heldu

100 g urdaiazpiko egosi 

100 g emmental gazta xerratan

Oregano hautsa

Olioa 

Porru pastela tomatearekin

Elaborazioa


1. Pausoa



Porruak garbitu eta bakarrik haien atal zuria utzi. Gatza duen uretan 15 minutuz egosi.

2. Pausoa

Tomateak zuritu* eta olio zorrotada, gatzarekin eta oregano pixka batekin zartagin batean bigundu. 

3. Pausoa

Porru egosiak labe-iturri batean jarri eta hondo osoa estali. 

4. Pausoa 

Urdaiazpiko egosia txikitu eta porruen gainean bota. Prestatutako tomatea gehitu eta, azkenik, gazta-xerrekin dena ondo estali. 

5. Pausoa

Su bizian 2-3 minutu gratinatu eta prest!

*Tomateak zuritzeko ebaki bat egin eta minutu batez ur berotan galdarraztatzea da onena. Aprobetxatu porruak egosi aurretik egiteko. 








×
ACEPTAR