Osagaiak:

Kg 1 porru

300 g tomate heldu

100 g urdaiazpiko egosi

100 g emmental gazta xerratan

Oregano hautsa

Olioa

Porru pastela tomatearekin

Elaborazioa


  • Porruak garbitu eta bakarrik haien atal zuria utzi. Gatza duen uran 15 minutuz egosi. 


  • Tomateak zuritu* eta olio zorrotada, gatzarekin eta oregano pixka batekin zartagin batean bigundu.


  • Porru egosiak labe-iturri batean jarri eta hondo osoa estali.


  • Urdaiazpiko egosia txikitu eta porruen gainean bota. Prestatutako tomatea gehitu eta, azkenik, gazta-xerrekin dena ondo estali.


  • Su bizian 2-3 minutu gratinatu eta prest!


* Tomateak zuritzeko ebaki bat egin eta minutu batez ur berotan galdarraztatzea da onena. Aprobetxatu porruak egosi aurretik egiteko.


×
ACEPTAR