Osagaiak:

4 pertsonentzat 


6 zerba handi

Urdaiazpikoa

200 g gazta

Arrautza irabiatua

Irina

Olio estra birjina

Gatza

Perrexil xehatua


Orri-mamiak urdaiazpiko eta gaztaz beteta

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Zerben hostoak kendu eta bakarrik zati zuria utzi. Moztu 7cm-ko zatitan (gutxi gorabehera) eta kendu hari gogorrenak. Ondoren, kazola batean urarekin eta gatz pixka batekin 15 minutuz egosten jarri. 

2. Pausoa 

Zerben hostoak xehatu eta geroko gorde, beste zerba plater desberdin bat egiteko aprobetxa daitezen. 

3. Pausoa 

Orri-mamiak xukatu eta zabaldu gainazal lau baten gainean. 

4. Pausoa 

Gazta moztu, orri-mamien tamaina bereko zatietan. Jarri orri-mami zati bakoitzaren gainean urdaiazpiko eta gazta zati bat, eta estali beste orri-mami zati batekin. 

5. Pausoa 

Irin eta arrautzatik pasatu eta olioa duen zartagin batean frijitu. 



×
ACEPTAR