Osagaiak:

4 pertsonentzat 


Aza gorri 1/2

7 arrautza

Edalontzi esne-gain 1/2 (Ni esne lurrundu Ideal erabiltzen dut, koipe gutxiago duelako)

Gatza

Piperbeltza

Gratinatzeko gazta

Aza gorri pudinga

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Aza gorria juliana eran moztu eta kazola batean gurin pixka batekin edo oliba-olioarekin jarri eta zipriztindu. Estali eta utzi su ertainean. Samurra dagoenean, prest egongo da. 

2. Pausoa 

Arrautzak bol batean irabiatu eta esnegaina, gatza eta piperbeltza gehitu. Olio edo gurin pixka bat puding molde batean jarri, gehiegi ez itsasteko. Aza gorria oinarrian jarri eta arrautzen eta esnegainaren nahasketa gehitu. 

3. Pausoa 

Labea 180ºC-tan aurreberotu eta pudinga maria bainuan sartu: moldea ur ontzi batean jarri. 25 minutuz laberatu eta gazta gehitu. Gazta urreztatu arte gratinatu eta jatera!


×
ACEPTAR