Osagaiak:

4 pertsona


3 porru 

3 york urdaiazpiko xerra

2 antzinako ziape koilaratxo

Irin koilarakada 1

Gurin koilarakada 1

Esne edalontzi baten 3/4

Intxaur muskatu pittin bat

Idiazabal gazta

Gatza

Oliba-olioa

Porru gratinatuak Idiazabal gaztarekin

Elaborazioa


1. Pausoa

Porruak ondo garbitu eta, bi zatitan banatuta, 15-20 minutuz (haien lodieraren arabera) ura eta gatzarekin batera, eltze batean egosi. Denbora hori igarota, ondo xukatu eta lehortu.

2. Pausoa

Oliba-olio pixka bat duen zartagin batean porruak gorrituko dituzu, kolorea hartu arte.

3. Pausoa

Epelak daudenean, porru erdi bakoitza urdaiazpiko eta york xerra erdiarekin biribilkatuko duzu eta plater edo iturri batean jartzen joango zara.

4. Pausoa

Labea gratinatzeko posizioan berotzen joan. Orain bexamel bat egin behar da, antzinako ziapearekin. Horretarako, irina gurinarekin frijitu eta esnea pixkanaka-pixkanaka gehituko diozu, bexamela lortu arte. Bexamelaren testura lodi xamarra izan behar da.

5. Pausoa

Bexamelarekin york urdaiazpiko porru biribiltxoak estali eta gainetik Idiazabal gazta gehituko diezu.

6. Pausoa

220ºC -tan minutu batzuetan gratinatuko duzu, gorritu arte. Prest. Bazkaltzera!


×
ACEPTAR