Erromanesko bi saltsa
Elaborazioa
1. Pausoa Erromaneskotik enborra kendu eta kukuluak bereizi. Ur asko eta gatz pixka bat dituen kazola batean dena 15 minutuz egosi. Xukatu eta geroko gorde.
2. Pausoa Holandar saltsarako, gorringoak katilu batean jarri eta koilarakada bat ardo zuri eta gatz pixka bat gehitu. Katilua maria bainuan ipini eta eskuz edo hagaxka-irabiagailu batekin gogor irabiatu. Gurina burruntzali batean urtu, aparra bitsadera batekin kendu eta pixkanaka saltsa dagoen katilura bota. Limoi-zukua gehitu eta nahastu. Geroko gorde.
3. Pausoa Saltsa berdearentzat, baratxuria mehe txikitu eta ontzi batean olio pixka batekin salteatu. Irina, koilarakada bat ardo zuri eta perrexil xehatua gehitu. Bota ardo zuria eta ondu. Etengabe nahastuz sukaldatu, alkohola lurrundu eta trinkotasun pixka bat hartu arte. Geroko gorde.
4. Pausoa Saltsa berdea plater sakon batean jarri. Erromaneskoa gainean ipini. Saltsa holandarrarekin dena estali eta labean 5 minutuz gratinatu edo urre kolore hori hartzen duenera arte.