Oilasko eskeletoak ur irakin ugari, gatza eta perrexil sorta bat dituen lapiko batean egosi. 10-15 minutuz irakiten utzi.
2. Pausoa
Baratxuri xerratuak olio zorrotada batekin lapiko batean gorritu. Oilaskoa juliana eran moztu, gehitu eta su txikian bigundu. Estali lapikoa eta kozinatu su leunean, bigundu arte. Gehitu patata zuritu eta zatitua, salda iragazia eta jarri gatz-puntuan. Kozinatu su leunean 10 minutuz eta birrindu.
3. Pausoa
Ogia kubotan moztu eta zartaginean olioarekin frijitu. Utzi sukaldeko papera duen plater batean, gehiegizko olioa xurgatzeko.
4. Pausoa
Zopa plater batean zerbitzatu eta jarri esnegain fresko koilarakada bat erdian. Ogi-zarakar batzuk gehitu eta perrexilezko hostotxo batekin apaindu.
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación. Si continuas navegando entendemos que estás de acuerdo con su utilización.
Leer más.Política de Privacidad