Eskarola zopa
Elaborazioa
- Oso ondo garbitzen dugu eskarola, hosto guztiak askatuz eta zati itsusiak kenduz. Ur ugarirekin garbitu eta oso fin ebakiko dugu, laban batekin.
- 2 litro ur irakiten jarriko ditugu, eta irakina apurtzen dugunean, eskarola txikitua sartu eta gustura gatzatuko dugu. 10 minutuz irakiten utziko dugu.
- Bitartean, ogia, almendrak eta baratxuriak olio ugariz frijituko ditugu. Osagai horiek edalontzi batean jarri eta eskarola egosteko erabili dugun ur pixka bat gehituko diegu. Dena irabiagailuarekin birrinduko dugu eta nahasketa zopari gehituko diogu.
- Dena ondo mugitzen dugu eta 10 minutuz irakiten utziko dugu. Bero zerbitzatu.
*Aukeran, eta zopa zaporetsuagoa egiteko, barazki-salda kontzentratu pixka bat eta urdaiazpiko zati frijitu batzuk olio pixka batean gehitu ditzakegu.