Osagaiak:

4 pertsonentzat


Aza gorri txiki 1/2

Tipula 1

Patata 1

2 baratxuri ale 

Limoi 1/2

2 azenario 

50 g arbendol laminatu 

20 g gurin 

Oliba olioa 

Ardo zuri edalontzi 1

Erramu hosto 1

Gatza  

Aza gorri zopa

Elaborazioa 


1. Pausoa 

Aza gorria eta patata zatitxo txikietan moztu. Kazola handi batean ura, ardo zuria, erramua, limoia, gatza eta zuritu gabeko baratxuriak egosi. 

2. Pausoa

Utzi su leunean ordubetez. 

3. Pausoa 

Kazola txiki batean, azenario birrinduta gurinarekin eta ur eta gatz pixka bat samur egon arte jarri. Amaieran, arbendolak gehitu eta erreserbatu bol batean zoparen hornigai gisa. Plater sakonean bero zerbitzatu. 

4. Pausoa 

Aurkezpen originala nahi badugu, banakako buztinezko kazoletan zerbitza dezakegu zopa. 


×
ACEPTAR