Osagaiak:
4 pertsona
Orea egiteko
225 g irin
115 g gurin
Gorringo 1
Gatz pitin bat
1-2 koilarakada ur hotz
Betegarria egiteko
150 g ziazerba txiki (edo zerbak)
150 g sasoiko askotariko perretxiko
40 g urdaiazpiko serrano, dado txikietan
40 g emmental gazta birrindua
40 g ahuntz-errulo gazta
25 g Roquefort gazta
Baratxuri ale 1
6 intxaur zatitan (aukerakoa)
Ezkai adartxo 1
2 arrautza
200 g esne lurrundu edo kozinatzeko esne gaina
Gatza
Piperbeltza
Ziazerba eta perretxiko tartaleta
Elaborazioa
Orea: 1. Pausoa Irina, gatza eta kubotan moztutako gurin hotza ontzi batean jarri. Behatz puntekin igurtziz nahastu, apur batzuk sortu arte. 2. PausoaArrautza irabiatuaren gorringoa eta koilarakada bat ur hotz gehitu. Bola bat osatu arte oratu. Bola bat osatu eta film gardenean bildu. Hozkailuan gutxienez 30 minutuz edo ordubetez utzi.
3. Pausoa Irineztatutako gainazal baten gainean masa zabaldu eta moldea baino 3 mm lodiagoa eta 2 cm handiagoa den zirkulu bat osatu. 4. Pausoa Orea moldearen gainean jarri. Hondoa sardexka batekin ziztatu eta laberatzeko paperarekin forratu. Aldez aurretik labea 180ºC-tan berotu. Orea 20 minutuz egosi.
Betegarria: 1. PausoaZartagin batean baratxuri-alea, ziazerbak eta perretxikoak arin frijitu, bigundu eta askatzen duten likidoa lurrundu arte. Dado txikietan xehatutako urdaiazpikoa gehitu. Nahasteko bira pare bat eman. Sutik kendu eta geroko gorde.
2. Pausoa Ontzi batean arrautzak esne lurrunduarekin batera irabiatu, gatz eta piperbeltz pixka batekin. 3. Pausoa Orea laberatu ondoren, bete hondoa emmental gazta birrinduarekin. Perretxiko eta ziazerba nahasketa gainean jarri eta ahuntz eta roquefort gazta zatitxotan gainazal osotik banatu.
4. Pausoa Betegarriaren gainean arrautza eta esne lurrunduaren nahasketa bota. 180ºC-tan 30-40 minutuz laberatu. Giro-tenperatura lortzen utzi eta jateko prest!