50 ml olio zartagin batean berotu eta tipula erregosi, kolorea hartzen utzi gabe. Xukatu eta gorde.
4. Pausoa
Birrindu, irabiagailuaren besoarekin, zuritutako baratxuri-aleak, pinoi eta albakarekin batera. Olioa pixkanaka gehituz joan, krema koipetsu bat lortu arte. Hautsitako orea arrabola baten laguntzarekin irineztatutako gainazal baten gainean luzatu.
5. Pausoa
Molde karratu bat forratu. Hondoa zulatu eta izozkailuan 10 minutuz utzi. Aluminiozko paperarekin eta pisutxo batzuekin estali. 10 minutuz 220ºC-tan laberatu.
6. Pausoa
Labetik atera eta pisutxoak eta papera kendu.
7. Pausoa
Zatitutako ahuntz-gaztarekin tartaleta estali. Tomateak gainean jarri, gatzpipertu eta saltsarekin busti.
8. Pausoa
20 minutuz 200ºC-tan laberatu. Desmoldatu eta oreganoarekin hautseztatu.
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación. Si continuas navegando entendemos que estás de acuerdo con su utilización.
Leer más.Política de Privacidad